Abuztuaren 13a, osteguna
Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
o Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
13:30etan: Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko Txapeldun izendatu zen “Malli” zenaren senideek jaurtiko dute herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
o Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
18:00etan: Arraza libreko I.go Gipuzkoako Artzai Txakur txapelketa Lartingo zelaietan.
21:00etan: HERRI AFARIA plazan. (Tiketak ohiko lekuetan salgai)
Ondoren, ZESUMA dantza taldea.
Abuztuaren 14a, ostirala
(Umeen eguna)
• 11:45etan: kroserako izen-ematea
• 12:00etan: krosa
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta jolasak
16:00tan: XXVI. Mus Txapelketa (Izen ematea: 15 €./bikoteko)
22:00etan: Zimiterioko XIII. Pilota txapelketa “Malli Memoriala”
o 3. eta 4. Postuak.
o Finala.
PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
0:00etan: Kontzertua: Petti
Ondoren eta goizaldera arte, GUGAZ taldea plazan
Abuztuaren 15a, larunbata
(Ama Birjin eguna)
12:30etan: Meza Nagusia.
Jarraian, umeen pilota partidak zimiterioan.
13:00etan: Balkoi eta Atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banatzea.
17:00etan: XI. Trikitixa txapelketa. 5 bikote izango dira
18:30etan: Herritarren arteko herri kirol lehia.
o Segidan, sagardo dastaketa plazan Zizurkilgo eta Añorgako Erraldoi eta buruhandien konpartsak giroa alaituta
23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
o Jon Maia
o Maialen Lujanbio
o Jexux Mari Irazu
o Amaia Agirre
o Andoni Egaña
o Amets Arzallus
o Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
Ondoren eta goizaldera arte, LAIOTZ taldea.
Abuztuaren 16a, igandea
(Ama Birjin bigarrena)
12:30etan: Herri Kirolen erakustaldia
o Harri jasotzen:
- Telleria anaiak
o Aizkoran:
- Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi
- Joseba Otaegi eta Joxe Mari Olasagasti
14:00etan: Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.
18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.
MOZORRO GAUA Gai librea
21:00etan: Oilasko Afaria (Tikeak erosteko epea: abuztuak 14)
Ondoren, TRAKETS taldearekin gau pasa.
Goizaldera sariak mozorro onenei.
o Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria.
o Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.