Rosa Ayerbe ikerlari eta irakasleak dokumentu bat igorri berri du Zizurkilgo Udaletxera, 1755eko jazoera bat kontatuz. Udaleko artxibategian eta Plazida Otaño liburutegian dago idatzia, herritar guztien eskura. ‘Alcalde de sacas’ figura zer zen ezagutu eta 1755eko gutun berezi bat irakurtzeko aukera eskaintzen du liburuxkak.
Garrantzia handiko postua zen ‘alcalde de sacas’ izatea. Mugazain lanak egin behar zituen Irunen, eta bere lana zen debekatutako ondarerik mugetatik kanpora ateratzen ez zela kontrolatzea.
‘Alcalde de sacas’ delakoa aukeratzeko, Batzar Orokorretan bozka zuten 10 bailara eta udalerriren arteko zozketa egiten zuten. Urtebeteko ardura zuen bailara bakoitzak eta, zozketa bidez aukeratzen zuten ardura hori betetzeko hurrenkera. 1747ra arte, herri bakoitzak aukeratzen zituen lan hori egitera joango ziren bi herritar; alkate postua hartuko zuena, eta bere laguntzailea. 1747an, ordea, aukeraketa modu hori aldatzea erabaki zuen eta, aurrerantzean, batzarrak berak aukeratuko zuen zeintzuk izango ziren bi ordezkariak.
1755ean, Zizurkili egokitu zitzaion mugazain lan horiek egitea. 1755eko uztailaren 3an, Elgoibarren elkartu zen batzar orokorra, eta Zizurkilgo bi pertsona aukeratu zituzten posturako: Mariano de Irarreta eta Gabriel Ameztoi. Zozketa bidez erabaki zuten Irarreta izango zela ‘alcalde de sacas´ eta Ameztoi bere laguntzaile. Zizurkil udalerriaren haserrea piztu zuen aukeraketa honek, izan ere, Mariano de Irarreta ez baitzen zizurkildarra, asteasuarra baizik. Ganadua zuen Zizurkilen, baina ez zen bertan bizi.
Osoko bilkura egin zuten udaletxean eta, Elgoibarrera ordezkari bat bidaltzea erabaki zuten, Irarretaren aukeraketa bertan behera uzteko eskatzera. Izendapenak, ordea, aurrera egin zuen.
Gutuna
Gertaera horiek guztiak jaso zituen Urola ibaiko burdinola batean lanean ari zen pertsona batek. 1755an idatzitako gutun batean azaldu zituen gertaerak, umorez eta oso idazkera bereziz. Historiaren Errege Akademian jasota dago gutun hori.
Maria Rosa Ayerbe Iribarrek aztertu du 1755an jazotakoa, eta baita argitaratu ere. Bere argitalpeneko zenbait ale igorri ditu Zizurkilgo Udalera eta, dagoeneko herritar guztien eskura dago ale bat Plazida Otaño liburutegian, baita udal artxibategian ere.
Zizurkilgo Plaza Etxeberri taberna-jatetxea kudeatzeko prozesua zabalik dago. Interesdunek, lotura honetan aurkituko dute informazio guztia, eta baita izena emateko argibideak ere:
Introduzca la siguiente dirección en su buscador, para acceder al Perfil del contratante:
https://www.contratacion.euskadi.eus/informacion-general-perfil-contratante/webkpe00-kpeperfi/es/
Haga click en: Búsqueda de poderes adjudicadores y escriba: Ayuntamiento de Zizurkil
Y escriba: Poder adjudicardor: Ayuntamiento de Zizurkil. Código de expediente: 2023IKIE0001
PULSE EN BUSCAR
Haga click en la lupa para acceder a la documentación del contrato y a las condiciones.
Una vez dentro, seleccione el campo “Ficheros”, ahí encontrará toda la documentación.
Si estas interesado/a, vuelve a la pantalla de inicio y haz click en el enlace para inscribirte.
Seleccione “Presentación de Ofertas” y siga las instrucciones de la pantalla hasta su finalización.
Ekimen berria sortu da Aiztondo bailaran. Martxoaren 15etik 30era, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo teloiak igo egingo dira, eta antzerkia izango da protagonista nagusi.
Gaur egin duten ekimenaren aurkezpena, hiru herrietako alkateak bertan zirela. Iker Urruzola, Zizurkilgo alkateak zabaldu du agerraldia: “Zizurkilen urte asko daramagu Antzerki Astea antolatzen eta aurten, hazi egin da ekimena. Aiztondo bailarara zabaldu da eta hori ikaragarri pozgarria da guretzat. Aste honetan bertan emango diogu hasiera antzerkialdiari eta hiru herrien arteko lankidetzak emandako fruitu ederra izango da. Guztira hamar antzezlan izango ditugu hiru herrietan banatuta. Gurea bezalako bailara txiki batean, marka handia da hori”.
Adunan abituko da Antzerkialdia, asteazken honetan bertan. Josu Amilibia alkateak, Antzerkialdia bezalako ekimen baten garrantzia azpimarratu du: “Ekitaldiak hiru herrietan antolatzeak, herri batetik bestera mugitzeko aitzakia bikaina eskainiko die biztanleei, besteak beste. Antzezlanaz gozatzeaz gain, bailara hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu ekimenak. Antzerkialdiak hiru herrietara ekarriko ditu saioak eta herritarrek aitzakia polita izango dute herri batetik bestera mugitzeko. Gure herrien eta herritarren arteko harremana sendotzeko bidean, oso aberasgarriak dira gisa honetako ekimenak”.
Martxoaren 15ean, asteazkenarekin altxako da teloia lehenbizikoz, Adunan bertan: “Bi saio izango dira gure herrian. Haurrei zuzendutako ‘Aioko’ itzal antzerkia, eta helduentzako ‘35 huts’ bakarrizketa. Eta noski, guztiok gonbidatuta zaudete”.
Pili Legarra, Asteasuko alkateak ere hartu du hitza gaurko aurkezpen ekitaldian: “Hemen bildu garen hiru herriontzat oso zaila litzateke bakarka horrelako egitarau bat osatzea. Baliabideak hobeto erabili eta zuku handiagoa aukera ematen dute gisa honetako ekimenek. Asteasun izango ditugun ekitaldiak aipatuko ditut, labur-labur: Martxoaren 21ean iritsiko da Antzerkialdia Asteasura. Bertan hiru saio izango ditugu; haurrei zuzendutako bi saio, eta helduentzako bat. ‘Gure kanoa’ eta ‘Osaba untxia eta Koiotea’ eskainiko zaizkie txikiei, eta helduentzako saioa berriz ‘Andre zaharraren manifestua’ izango da gozagarri”. Bertaratzeko gonbitea luzatuz amaitu du bere agerraldia.
Martxoaren 25ean iritsiko da Antzerkialdia Zizurkilera; ‘Intxaurrak’ saioa hain zuzen ere. Datozen egunetan, martxoak 27, 28 eta 29an, adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei zuzendutako hiru saio izango dira. Eta Antzerkialdiari amaiera emateko, Zizurkilgo haurrak igoko dira Atxulondoko eszenatokira.
Agerraldia amaitzeko, Iker Urruzolak hartu du hitza: “Ez nuke amaitu nahi, eskerrak eman gabe. Mila esker Aiztondoko lehen antzerkialdia posible egin duten eragile guztiei, bereziki hiru herrietako kultur teknikariei: Adunako Dani Arizala, Asteasuko Asier Baglieto eta Zizurkilgo Ainhoa Larrea. Elkarlana bide ederra da eta Antzerkialdiak erakutsi digu oso fruitu ederrak eman ditzakela. Ikuskizuna hastera doa, beraz, gora teloia!”.
Deberá hacer clic en el siguiente enlace para acceder a la aplicación:
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/028?idioma=es
Deberá seguir los pasos e introducir los datos solicitados.
¡CUIDADO! En el apartado de JORNADAS, señalar siempre el 100%. En este proceso no se hace distinción alguna entre el tipo de jornada en la puntuación de los méritos por experiencia.
- GUARDA EL RECIBO (.PDF) EN EL APARTADO - VALIDACIÓN Y PAGO
- Posteriormente, la aplicación generará el siguiente AVISO: ¡¡¡ADI!!: Una vez pagada la tasa, deberá volver a la solicitud ("Volver a origen") para continuar con los avisos ("Presentar y firmar solicitud").
El pago de la tasa no implica la presentación de la solicitud.
Al presentar la solicitud aparecerá el mensaje "Su solicitud ha sido presentada correctamente".
Deberá hacer clic en el siguiente enlace para acceder al registro electrónico del Ayuntamiento:
https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Default.aspx?+idAyto+=+28+&+idioma+=+eu-ES&idioma=es-ES
Seleccione el cuadro de Oferta Pública de Empleo y acceda a la SOLICITUD.
Rellenar Solicitud:
- Introduzca los datos requeridos.
- Seleccione el proceso selectivo en el que desea participar.
- ADJUNTAR JUSTIFICANTES DESCARGADOS PASO 1 RECIBO (.PDF)
- Por último, FIRMAR Y REGISTRAR SOLICITUD.
- Si el registro se realiza correctamente obtendrá el JUSTIFICANTE DE PRESENTACIÓN con el NÚMERO DE REGISTRO ASIGNADO.
¡Atención! Se adjuntan instrucciones para el proceso de estabilización de los puestos de trabajo municipales.
ES IMPORTANTE SEGUIR ESTAS INDICACIONES
Joan zen astelehenean egin zuen osoko bilkura Zizurkilgo Udalak. Beste hainbat gairen artean, EH Bilduk aurkeztutako Martxoak 8aren inguruko mozio bat izan zuten aztergai. Aurrera egin zuen mozioak, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ eta PSOE-ren abstentzioarekin.
Jarraian, mozioaren testu osoa:
Martxoaren 8a, Zaintzen duen herria helburu
Zaintzen krisi batean murgilduta gaudela dioten ahotsak aspalditik datoz, eta toki ezberdinetatik. Esan dugu behin baina gehiagotan, pandemiak agerian utzi duela feminismoa aspaldi aldarrikatzen ari zena: bizitza zaurgarria eta dependientea da. Bizitzari baldintza duin eta justuetan eusteko apustua egiteko unea da: horrek begirada feminista eskatzen du erakundeetatik bultzatzen ditugun politika guztietan. Krisiaren azaleratzeak batzuengan eragiten duen paralisiaren aldean, mugimendu feministaren deiarekin bat egiten dugu. Diskurtso hutsaletatik, elkarlanerako eta sistema publikoaren defentsarako bideak ezarri eta eraikitzeko garaia da.
Herritar guztion bizitzek ez dutelako berdin balio gure herrian. Eta bizitza horien zaintza ez da modu berean egiten. Gogor salatzen ditugu zaintzarekin negozioa egin eta eskubidea merkantzia bilakatzen duten politikak eta enpresa kapitalistak. Zaintzaren merkantilizazio eta familiarizazioa da sustatzen den eredua, eta honek etxeko eta zaintza sektoreko langileen esplotazioa dakar. Sektorea desarautua batzuen kasuan, eta konbenio ezberdinetakoa besteen artean.
Egoitzetako zein etxez etxeko langileak, gehienak emakumeak, lan baldintza duinen aldeko borrokari heldu behar izan diote etengabe haien egoera hobetzen saiatzeko, ez baita etorri instituzioen partetik, pandemia ostean ere ez, berau erregulatzeko eta duintzeko inolako urratsik. Feminizatutako eta prekarizatutako sektore honek, zaintzen krisiaren erresoluzio sexistaren beste albo kaltea dira, askoren ahotan dagoen soldata arrakalaren eragile nagusietakoa. Gizarte-zerbitzuetan ez dago plaza publikoen garapen nahikorik, zaintza-premien aurreko arreta publikoa murriztu egin da. Honen aurrean, aukera duten familiek zerbitzu pribatuetara jo behar izan dute baina askok abusuzko klausulei eta egoitza pribatuetako hileroko ordainketaren garestitze bortitzari, 300 €-tik gora kasu batzuetan, aurre egin behar diete. Horiek zerbitzu-txekearen ereduaren albo-ondorioak dira, legearen aurkakoa dena. 2800 familia omen daude egoera honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Behatuzen datuen arabera.
Krisi egoera honi egoki erantzungo dioten erantzun integralak premiazkoak dira, esparru eta maila guztietan, eta ezinbestekoa da, eremu hau ere horretara aktibatu eta soluzio berriak mahai-gaineratzen hastea. Errealitate gordin horren aurrean, gure herriak, dinamika eraldatzaile eta partekatu bat abiatu behar du, erakundeetatik ahalegin eta konpromiso hori aitortuz, proposamenak eta aldarrikapenak jasoz, eta topaketa- eta elkarrizketa-guneak bultzatu eta indartuz
Horregatik guztiagatik, Zizurkilgoo Udalak honako hau erabaki du:
Martxoak 8 izango ditu asteazken honetan. Aiztondoko Mugimendu Feministak, bailarako Udalen lankidetzarekin, hainbat ekitaldi antolatu du egunaren inguruan.
Asteazkenean bertan manifestazioa egingo da, 19:00etan hasita, Amasa-Villabona eta Zizurkil artean. Ondoren, Zizurkilgo emakumeen Irradaka dantzatuko da Joxe Arregi plazan.
El Ayuntamiento de Zizurkil quiere mostrar su apoyo a la junta de personal de Uliazpi, al tiempo que condena la sentencia del TSJM. Además, el Ayuntamiento pide que se garanticen los derechos lingüísticos de todos los euskaldunes.