Abuztua bere azken egunetan sartzera doa eta Elbarrenako jaiak ate-joka ditugu jada. Irailaren 7an botako da jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa baina, aurrez, izango da zertaz gozaturik.
Irailaren 3an, IV. Melokotoi Errugbi topaketa izango dugu gozagarri. Goizeko 11:00etan hasiko dira norgehiagokak eta, aurten, hainbat talde izan dira gonbidatuak. Danenan elkartuko dira Iruñeako La Única R.T, Hendaiako S. Hendayais, Ordiziako Ordizia R.E., Hernani edota Donostiako AVK eta Bera Bera taldeetako kideak.
Aurreko urteetan egin izan duten bezala, errugbia bertatik-bertara ikusi eta kirol horrekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko digute guztiek.
Ondoren, eta ohiturari eutsiz, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute talde ezberdinetako kideek, Joxe Arregi plazan egingo den bazkarian.
Bastidan jokatu da Laboral Kutxa Udako Torneoko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia. Itxaso Erasunek Nora Mendizabal andoaindarrarekin jokatu zuen partida eta 18 eta 22 irabazi zieten Amaia Aldai eta Andrea Capellani. Abuztuaren 13an Hondarribian jokatuko dira finalerdiak.
Markagailuan atzetik hasi arren, partidari buelta eman, eta garaipena lortu zuten Erasun-Mendizabalek. Leire Garairekin bikotea osatuta ekin zion txapelketari zizurkildarrak, baina ligaxkako azken jardunaldian Garaik ezin izan zuen jokatu eta Mendizabalekin aritu zen. Ikuskizun dago finalerdietan norekin arituko den. Etxegarai eta Gaminde izango dituzte aurkari, hilaren 13an Hondarribian jokatuko den finalerdian. Zorte on!
Aurreko oihalak zaharkituta zeuden, eta berriak jartzeko lanak egiten ari dira. Egun eguzkitsuetan babesean jolastu ahal izateko aukera ematen dute bi oihalek.
Ikasturte berria hasterako, prest izango dituzte oihal berriak.
Sasoi eraikuntzak SL enpresa lizitatzaileari esleitu zaio Bulandegi bideko A1 eta A2 eremuetan irisgarritasun planaren eguneratzeko berrurbanizatze obra.
Esleipena eginda, Elbarrenako jaiak amaitu ondoren aurreikusten da lanak hastea.
Sábado, 3 de septiembre
IV. MELOKOTOI ERRUGBI TOPAKETA
10:00 Partidos de rugby en el campo del Danena
La Única R.T. (Iruña), A.R. Burgos, Ordizia R.E., S. Hendayais (Hendaia) eta A.V.K.
Bera Bera (Donostia)
14:00 Tercer tiempo: Comida popular en la plaza
Lunes, 5 de septiembre
18:30 Cross infantil
19:00 XIII. Cross Mixto organizado por Danena Atletismo Taldea
21:00 Cena con Andoni Egaña y Maialen Lujanbio en Urkamendi.
*Se necesita comprar ticket
Miércoles, 7 de septiembre
18:00 Exposición del concurso de dibujos
18:30 Entrega de premios del concurso de dibujos
19:45 Espectáculo “Artistas de Fraisoro” organizado por Uliazpi
20:00 Chupinazo dedicado a Uliazpi
A continuación, cabezudos amenizados por la charanga JunDaJo
21:30 Cena popular servida por Atxulondo
*Se necesita comprar ticket
A continuación, charanga
02:00 Karaoke
Jueves, 8 de septiembre
11:00 Hinchables para niñas y niños
17:30 Espectáculo del grupo africano Kawadeni en la plaza Aurrera
A continuación, Cabezudos
19:45 Sesión de bertsos en la iglesia: Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Haritz Mujika y Ane Labaka.
Temas: Amaia Agirre
23:00 Conciertos
Onkixin
Zopilotes Txirriaus
Viernes, 9 de septiembre.
11:00 Juego infantiles
14:30 Comida de jóvenes
17:00 Teatro de calle infantil en la plaza Aurrera
A continuación, chocolatada
19:00, Cabezudos en la plaza Joxe Arregi
17:30 Electrocharanga Distopia por el pueblo
20:00 VI. Concurso de tortilla de patatas
21:15 Entrega de premios del concurso de tortillas. Habrá sillas y mesas para cenar las tortillas del concurso en la plaza.
22:45 Toro de fuego
23:00 Conciertos:
SUA
GOZATEGI
Sábado, 10 de septiembre
11:00, En busca de Melo
12:00, Cabezudos
12:30, Fiesta de la espuma
14:00, Comida popular de Bernarda
16:00, Concurso de postres
17:00, Bingo musical
20:00 Verbena con el grupo Gabezin
22:00-00:00 Photocall-a
Photocall donde se tendrá que sacarse una foto para participar en el concurso de disfraces
23:30 Verbena con el grupo Gabezin
00:00 Entrega del premio del concurso de disfraces
A continuación, DZ
Domingo, 11 de septiembre
8:00 Diana
11:00 Degustación de sardinas y sidra organizado por Urkamendi
12:45 Actuación del grupo Bukalai Dantza Taldea de Zizurkil
13:30 Juegos para jubilados organizado por Elizpe Jubilatu Elkartea
14:30 Comida para jubilados. Después, bailables.
16:00 Campeonatos de Ajedrez y XII. Mus Joxe Arregi
16:30 Comparsa de gigantes y cabezudos organizado por Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldea
19:45 Festamentua, actuación de danza del grupo Tioteronen semeak.
22:00 Monólogo humorístico “Soy una bomba” de Bea Larrañaga (en euskera)
Larunbat honetan jokatuko da Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko final handia.
Uztailaren 15ean jarri zen martxan txapelketa, final laurdenekin. Aurten, gainera, aurretiazko partidak ere jokatu ziren, txapelketan zein jokalarik parte hartuko zuen erabakitzeko.
Iaz jarri zen martxan Intxaur txapelketa, eta bide polita egin du aurtengo edizioak ere. Oso partida lehiatuak ikusi ahal izan dira.
Hiru maila ezberdinetan banatutako lehiaketa da. 22 urtez azpikoena, elite mailakoa, eta emakumeena. Maila handiko pilotariak aritu dira aurtengo txapelketan eta, larunbatean arituko dira orain arteko emaitzarik onenak bildu dituztenak.
22 urtez azpikoen mailan, Altuna eta Amiano arituko dira nor baino nor. Aurrera Tolosa taldeko kideak dira biak ere, beraz, ziur elkarren jokoa ondo ezagutzen dutela.
Elite mailan, Fernandez errioxarra eta Aurrera Tolosako Elola lehiatuko dira. Eta emakumeen artean, Garai (zaramaga) eta Ruiz de Infante (Txumulutxueta) pilotariek lortu dute finalerako txartela.
Txapelketa ederrari amaiera bikaina emango diote larunbateko finalek. Goi mailako pilotari gazteen jardunaz bertatik bertara gozatzeko aukera izango du Intxaur pilotalekura gerturatzen duenak. Horretarako, 3 euroko sarrera eskuratu beharko da aurrez, Iriarte jatetxean edo Udal bulegoetan.
Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herriko neska batek joan den larunbat goizaldean jasan zuen sexu erasoa. Villabonako jaietatik etxera bidean eraso egin eta lapurreta bat ere jasan zuen. Ertzaintzak ikerketa irekia du eta bi atxilotu daude.
Udalak elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dio erasoa jasan duen neskari eta dituen baliabideak bere eskura jartzen ditu.
Eraso honek beste behin erakusten du urrun gaudela jendarte parekide batetik ezinbestekoa dela feminismoaren bidetik urratsak ematen jarraitzea.
Zizurkildar guztiei dei egiten diegu gaur Villabonako Errebote plazan, iluntzeko 19:30etan mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egitera, erasotzaileek gure jaietan eta gure kaleetan lekurik ez dutela ozen adierazteko.
Txirrindularitzako Donostiako Klasikoa Zizurkildik igaroko da larunbatean. 14:30ak aldera espero da lasterketa gure herrira iristea.
Alkizatik behera jaitsi ondoren, Asteasu aldetik sartuko da lasterketa Zizurkilera. Handik Aduna aldera hartuko dute txirrindulariek. Goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dute larunbatean zaleek.
Kontuan hartu lasterketa igaro bitartean aldaketak izan daitezkela trafikoan.
Dentro del programa de fiestas de Elbarrena de Zizurkil se celebrará una comida de jubilados el día 11 de septiembre, domingo.
Las personas interesadas en apuntarse a la comida podrán hacerlo en las oficinas municipales de Zizurkil, durante el mes de agosto. Para inscribirse es imprescindible estar empadronado en Zizurkil.
El precio de la comida será de 6 euros, y el pago se podrá realizar en el club de jubilados Elizpe, durante la primera semana de septiembre.