2018

2018 (1)

Zizurkilgo festa batzordeek, eragile feministek eta Udalak hainbat batzar egin dituzte ekaina eta uztailean festetara begira bi arlo indartu nahian. Batetik, iaz onartu zen indarkeria matxistaren aurkako protokoloari jarraituz, festa berdinzale eta emakumeentzat askeak aldarrikatzeko bidean kontzientziazioan sakondu nahi da. Aurten protokoloaren nondik norakoaz herritar gehiagoz jabetzea izango da erronka, eta iaz hasitako bidetik, abuztuko zein iraileko festen hasieretan indarkeria matxistari ezetz esaten zaiola argi utziko da herri argazkien bidez, besteak beste.

Euskaraldia

Zizurkilen urte guztian lantzen ari den arloa da euskararen erabilerarena, herrian datuek erakutsi duten erabileraren jaitsierari aurre egin nahian eta Euskaraldia ekimenarekin bat eginez. Festetan ere jendea kontzientziatzeko ekimenak egingo dira. “Zizurkilgo arazoa ez da jendeak ez dakiela, dakigun askok ez dugula behar beste kontzientzia baizik, eta horretan eragin nahi dugu”, adierazi dute batzordeetatik. Festa parekide eta euskaldunagoen alde elkarlanean ari dira Zizurkilgo eragileak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.