Web horri honetan Zizurkilen barrena ibili nahi duten bisitari guztiei lehio bat ireki nahi diegu. Zizurkilgo herria ezagutzeko bide ezin hobea da: historia, lurraldea, eremuak, baserriak, eta hamaika gauza gehiago.
Biltzen ari garen interesdun material oro nabigatzaileen esku jarriko dugu eta guztia ikusi eta miatu ondoren, Zizurkil bertara etortzeko aitzakia bat baino gehiago izango duzuela espero dugu.
Ongi etorri Zizurkilera!
Web orri interaktiboa. Zizurkilgo mapan oinarrituz, herriko ondarearen eta toponimiaren adierazpen grafikoa izan nahi duen egitasmoa. Guztira, 550 toponimoen 5000 argazki ikusgarri.
Egilea: Joxin Azkue.
Zizurkilgo Udala herriko historiaren zenbait liburu.
500 toponimo biltzen dituen Zizurkilgo mapa. 1/7.500 eskalan egindako mapa. Doan banatzen da herritarren artean.
Goza ezazu Zizurkilek eskaintzen dituen natur ibilbideekin. Natura, kultura eta historia bat eginik guztion gozamenerako.
SUSTRAIAK, gure herriaren erroak ezagutzeko bide bat.
Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrena 2010 urtean ospatu da. Berari buruzko hainbat datu jasotzen ditu atal honek.
Memoria historikoaren inguruan ospaturiko ekitaldiak nabarmentzen dira.
“Zizurkil ahoz aho” liburuak hainbat zizurkildarren testigantzak biltzen ditu. Helburua: Zizurkilgo azken hirurogeita hamar urteetako historia eta euskara ezagutzea protagonisten eskutik.
Zizurkilgo armarri aldaketaren prozesua.
Zizurkilgo familiek emandako argazki zaharren galeria osatu dugu, baserrika sailkatuta.
Zizurkilgo Udalak herritarren argazki zaharrak bildu eta sailkatu ditu galeria atalean. XIX. Mendetik 1960ko hamarkadara arteko bizimodua erakusten dute. Argazki zahar gehiago baduzu, kultura@zizurkil.com helbidera bidal dezakezu, bilduma aberasteko.
Zizurkilgo baserri eta ondareari buruzko 3000 argazki baino gehiago. Lagun iezaiguzu argazki artxibo hau eguneratuta mantentzen, zure argazkiak Udalera bidaliz kultura@zizurkil.com.
Eskuragarri dago Zizurkilgo mapa ofiziala. Erabat doan banatzen ari garen mapa. Zatoz Udalera eta ez zaitez maparik gabe geratu!
Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.