Eduki publikatzailea

Atzealdea Zizurkilgo Udalak Palestinako bandera jarri du balkoian, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko

Israel Gazan egiten ari den erasoaldien aurrean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, Zizurkilgo Udalak Palestinako bandera jarriko du balkoian, jazarpenak dirauen bitartean.

2024·06·20


Israel Gazan egiten ari den erasoaldien aurrean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, Zizurkilgo Udalak Palestinako bandera jarriko du balkoian, jazarpenak dirauen bitartean. 

Hona hemen Udalak ekainaren 25eko mozioan onartutako gainerako erabakiak:

  1. Zizurkilgo Udalak Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzen du, eta elkartasuna eta konpromisoa adierazten dio herri palestinarrari. 
  2. Israeli Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzea eskatzen dio, baita NBEren ebazpenak eta Nazioarteko Justizia Gorteak emandako ebazpenak ere. 
  3. Israeli irmoki eskatzen dio korridore humanitarioak irekitzeko eta Gazan eta Zisjordanian sua berehala eta modu iraunkorrean eteteko. 
  4. Irlandak, Norvegiak eta Espainiako estatuak Palestina estatu gisa ofizialki aitortzeko ekimena babesten du, euskal gizarteak aspalditik eskubide hori aitortzen diola aintzat hartuta.  
  5. UNRWA Nazio Batuen Agentziari babesa ematen dio eta Palestinan egin behar duen ezinbesteko lana aitortzen du. 
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuei, Nafarroako Foru Erkidegoari, Estatuko Gobernuari eta nazioarteko gainerako eragileei eskatzen die Palestinarekin dauden lankidetza-proiektuekin jarraitzeko eta indartzeko, eta eremu horretan lan egiten duten erakundeei babesa emateko eskatzen die, hala nola UNRWAri eta beste erakunde eta ekimen sozial batzuei. 
  7. Europar Batasunari eta, oro har, Nazioarteko Erkidegoari ahaleginak areagotzeko, bahitu eta preso guztiak askatzera eta herri palestinarrarentzat bake justu eta iraunkorra lortzera bideratutako kudeaketa diplomatikoak bultzatzeko eskatzen dio. 
  8. Herri palestinarrak estatu burujabe eta bideragarria izateko duen eskubidea berresten da. 
  9. Bere babesa ematen die Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa Palestina eta Palestina plataformei, eta Palestinan giza eskubideen eta bake justu eta iraunkorraren defentsan egiten ari den lan garrantzitsua babesten du, baita Israel herri palestinarraren aurka egiten ari den genozidioa salatzen ere. 
  10. Udalak balkoian Palestinako bandera jarriko du  Israel Gazan egiten ari den erasoaldiak iraun bitartean.