Eduki publikatzailea
Atzealdea Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik
2024·09·25
Zabalik da Mintzalaguna proiektuan izena emateko epea. Atzo aurkeztu zuten ekimena Tolosaldeko Udalek, eta bertan izan zen Ainhoa Larrea, Zizurkilgo Udaleko Euskara Teknikaria, udalerriak euskararen sustapenean duen konpromisoa berretsiz.
Mintzapraktika ekimenak aukera paregabea eskaintzen die euskara ikasten ari direnei hizkuntza praktikan jartzeko eta konfiantza irabazteko. Astean behin gutxienez ordubetez, giro atseginean, euskaraz aritzeko bidelagun eta bidelari taldeak osatzen dira. Bidelarien helburua euskaraz aritzea da, beldurrak eta akatsak alde batera uztea eta konfidantza eskuratzea. Bidelagunek, aldiz, euskara ikasten ari diren horiei laguntza eskaintzen diete, euskaraz hitz egiteko espazioak sortu eta bidea erraztuz.
Zizurkilgo Udalak, euskararen aldeko hainbat ekimenekin egiten du bat, eta Mintzalaguna bezalako proiektuak babesten jarraitzen du, euskararen erabilera indartuz eta hizkuntza-ohitura berriak sustatuz.
Euskaraz hitz egiteko konfiantza irabazi nahi baduzu edo beste batzuei laguntzeko gogoa baduzu, eman izena! Izan zaitez euskararen bidelagun eta parte hartu ekimen honetan!
Informazio gehiago:
Zizurkilgo Euskara Zerbitzua
kultura@zizurkil.com
Tel.: 943 692 495