Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikasteko eta errotuluak euskaratzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

1
Zizurkilgo Udalak 2024rako euskara ikasteko eta establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzen oinarriak onartu ditu.

2017·07·10


Zizurkilgo Udalak 2024rako euskara ikasteko eta establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzen oinarriak onartu ditu. Dirulaguntza horien helburua zizurkildarrei euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzea eta udalerriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzea bultzatzea da. Horregatik, dirulaguntzak emango zaizkie euskara euskaltegi edo barnetegiren batean ikasten duten biztanleei, bai eta euskara hutsean edo euskarari lehentasuna emanda errotuluak jarri nahi dituzten establezimenduen jabeei ere.

Euskara ikasteko dirulaguntza

Zizurkilgo Udalak euskara ikastaroen doakotasuna bermatuko du B2 maila lortu  arte (erabiltzaile aurreratua). Horrela, A1, A2, B1 eta B2 mailetan izena ematen dutenek matrikularen kostuaren %100eko dirulaguntza jasoko dute. C1 eta C2 mailetako prestakuntzan jarraitzen dutenentzat (erabiltzaile gaitua), matrikularen kostuaren % 75eko laguntza emango da. Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko lehen epea uztailaren 31n amaituko da.

Establezimenduetako errotuluak euskaratzeko dirulaguntza

Zizurkilgo Udalak euskara hutsean jarritako errotuluen kostuaren %50 lagunduko du diruz. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da 300 eurotik gorakoa izango errotuluko. Euskarari lehentasuna ematen dioten errotuluen kasuan, kostuaren %15eko dirulaguntza emango da, gehienez 60 euro errotulu bakoitzeko. Dirulaguntza eskaerak 2024ko abenduaren 15era arte aurkeztu daitezke.

1