Eduki publikatzailea

Atzealdea Elikagai Bankua Zizurkilen

Boluntarioak behar dira ostiralean, hilak 20an, janari loteak prestatzeko.

2024·09·11


Zizurkilgo familia zaurgarrien elikadura-premiei erantzuteko, hiru hilabetez behin Aiztondo Mankomunitateak Elikagaien Bankua jartzen du martxan. Elikagaiak Oiartzungo Elikagaien Bankutik jasotzen dira eta lotetan antolatzen dira, familia bakoitzaren beharren arabera: haur txikiak dituztenak, adineko pertsonak, familia ugariak, alergia edo gaixotasunengatik behar bereziak dituztenak… etb. Zizurkilen 60 familia inguruk jasotzen du oinarrizko laguntza hori.

Datorren ostiralean, hilak 20,  09:30etik 13:30era prestatuko dira Zizurkilgo familien artean banatzeko loteak. Lan garrantzitsu hau herriko boluntarioek egiten dute.

Herrian lagundu eta elikagai loteak egiteko prest bazaude, deitu Aiztondo Mankomunitateko bulegora izena emateko: 943 693 930

Informazio gehiagorako:

  • Aiztondo Mankomunitateko bulegoa: 943 693 930