GAZTEENTZAKO ESKI-IRTEERA FORMIGALERA
Martxoak 16, larunbata
1999-2010 urte bitartean jaiotako gazteei zuzenduriko eski-irteera da.
Prezioa: 35 euro (eta 15,40 € material alokairua) eta 60 euro zizurkildarrak ez direnentzat.
Izen-emateak: Gaztezulon edo udal-bulegoetan, martxoaren 1a baino lehenago. Nortasun-agiriaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren kopia, gurasoen baimena sinatuta eta dirua ekarri behar dira izena emateko garaian.
OHARRA: 25 plazako autobusa bete beharko da irteera antolatzeko.
ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ FORMIGALEKO ELURRAZ GOZATZERA!