Urtarrilaren 21ean, ostegunean, 13:00etan, Udalak saioa deitu du udalbatza-aretoan, herritarrei jakitera emateko “PEROT” 31. hirigintza-jarduerarako eremuari eragiten dion Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean egingo den 1. aldaketaren irizpideak eta helburuak.
Horrez gain, saio horretan interesdunen iritzia ere jasoko da, honako alderdi hauei dagokienez: planaren aldaketaren aurrekariak, konpondu nahi diren arazoak, onartzeko beharra eta aukera, helburuak eta beste konponbide-aukera batzuk.
Halaber, saioa egin osteko 15 egun naturaletan, zabalik egongo da kontsulta-prozesua eta ekarpenak, iradokizunak eta kontsultak egin ahal izateko helbide elektronikoa. Modu telematikoan soilik egin ahal izango dira.
2020ko azaroaren 9an GAO-n argitaratu zen iragarkia irakurtzeko, egin klik HEMEN