Zero azpitik dabiltza termometroak

Euskalmeten datuen arabera, goizeko 09:00etan zero azpitik bi gradu zeuden Zizurkilen. Iragarpenak bete egin dira, eta oso gau hotza izan da gaurkoa. Izotzak guztiz zuritu ditu bazterrak eta ur putzuak erabat izoztuta daude oraindik ere.

Eguna ateri joango da, baina hotz egiten jarraituko du eta gauean berriz ere izotza botako du.

Larunbaterako abisu horia ezarria du Euskalmetek, elurragatik. Hegoaldetik sartzen joango da prezipitazioa eta baliteke kostan ere zerbait botatzea.

Iganderako ere abisu horia dago ezarria, izotza eta elurragatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.