Ekitaldiz blai dator Zizurkilera Euskaraldiko lehen asteburua

Euskaraldiari ongi-etorria egiteko, eskaintza berezia egongo da Zizurkilen asteburu honetan. Alde batetik, ostiralean bertan, azaroaren 20an, 'Aliziaren burutazio miresgarriak' ipuin-kontaketa izango da, Galtzagorri elkartearen eskutik, Atxulondo kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan. Aliziaren mundu magikoan murgildu ahal izango dira gerturatzen diren familiak. Aurrez izena eman beharko da Plazida Otaño liburutegian, aforoak kontrolatu ahal izateko.

Beste alde batetik, 'Txor txor' bakarrizketa umoretsuaz gozatuko dute igandean, azaroaren 22an, 18:00etan, Zizurkilgo Zimiteriora doazenek. Euskaraldiari ongi-etorria emateko aukera bikaina izango da, beraz, Zizurkilen.

Gogoan izan bihar bertan emango zaiola hasiera Euskaraldiari eta oraindik zabalik dagoela izena emateko aukera. Azaroaren 24ra arte luzatu dute horretarako aukera, nahiz eta lehen bait lehen egitea komeni den. izenematea.euskaraldia.eus atarian edota Zizurkilgo udal-bulegoetan egin daiteke izen-ematea, oso modu errazean. Horrez gain, bihar izena eman ahal izateko mahaia jarriko dute Joxe Arregi plazan, 17:30etatik 18:30etara.

Euskaraldia hastear dela eta, eskaintza berezia egongo da Zizurkilen asteburuan.
Alde batetik, ostiralean bertan, azaroaren 20an, ALIZIAREN BURUTAZIO MIRESGARRIAK ipuin-kontaketa izango da, Galtzagorri elkartearen eskutik, Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusian, 18:00etan. Aliziaren munduan murgildu ahal izango dira gerturatzen diren familiak. Aurrez izena eman beharko da liburutegian, aforoak kontrolatu ahal izateko.
Beste alde batetik, TXOR TXOR bakarrizketa umoretsuaz gozatuko dute igandean, azaroaren 22an, 18:00etan, Zizurkilgo Zimiteriora doazenek.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.