Peña-Erasun bikotearen ordez, Bakaikoa-Ibaizabal pilotariek jokatuko dute Zizurkilen, abuztuaren 7an

Bizi dugun garai gogor honek ezusteko aukera batzuk ekartzen ditu eta horietako bat da Zizurkilen, esku pilotan, profesionalen goi mailako partida batez gozatu ahal izatea. Aro modernoan gertatu ez den aukera bat da datorren ostiralekoa. Baiko enpresak egindako eskaintzari baiezkoa esan dio Zizurkillgo Udalak, eta Intxaur pilotalekuan izango da jaialdia, abuztuaren 7, ostirala, gaueko 22:00etan.

Aldaketa lehen partidan

Jon Erasun herritarra lehen partidan aritzekoa zen, Peña II.a lagun zuela, Dario eta Garmendiaren aurka. Baiko enpresatik jakinarazi digutenez, baina, aldaketa egongo da, eta Bakaikoa-Ibaizabal bikoteak hartuko du Erasun-Peña IIren lekua.

Estelarrean berriz, Jaka eta Albisu, Artola eta Rezustaren aurka neurtuko dira, Master Caixabank lehiaketaren barneko partidan. Sarrerak aurrez 20€tan egongo dira, eskuragai Iriarte eta Egarri jatetxeetan Zizurkilen eta Amasa Kafetegian Villabonan. Udaletik aurre salmentaren aukera sustatu nahi izan da herrian bertan, zizurkildarrek sarrerak eskura izan ditzaten. Ziotza Pilota eskolako kideen laguntzaz ospatuko da jaialdia. Gogorarazten da ezinbestekoa izango dela maskara jantzita eramatea.

Abuztuko ekitaldietan lehenengoa izango da pilota partida, abuztuaren bigarren astebururako, asteburu kulturala antolatzen ari baita Zizurkilgo Festa Batzordea

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.