Zizurkilgo Udalaren bandoa, Covid19aren berragerpena dela eta

Zizurkilgo Udalak bando bat zabaldu du herrian segurtasun neurrien betetzea eskatuz eta elkar zaintza aldarrikatuz.

Honela dio testuak:

Herritar hori,

Covid19ak gure artean jarraitzen duela agerian geratu da egunotan. Positiboen kopurua ostera areagotzen ari da eskualdean. Elkar zaintzea dagokigu egoera kontroletik kanpo ateratzeko, eta segurtasun arau hauek betetzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

-Maskara edo musukoaren erabilera. Distantzia bermatzen ez den guztietan derrigorrezkoa da baina ahal bada kalean une oro erabiltzea da gomendatzen dena.

-Segurtasun distantziari eustea. Metro t´erdiko gutxieneko distantziari eustea da dugun neurri eraginkorrena ez kutsatzeko.

-Eskuak sarri garbitzea.

-Gogoratu, igandean botoa emateko maskara derrigorrezkoa dela. Arduraz, Udalak boto eremua berrantolatu du denon segurtasuna bermatzeko.

Herrian egoerak duen eboluzioaren arabera Udalak krisi mahaia deituko du ostera ere eta ez du baztertzen neurri gehiago hartzea. Era berean, osasun sailari, informazio gardena ematea eskatzen dio Zizurkilgo Udalak.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.