Zizurkilgo Udalak doluminak helarazten dizkio Meanguerako herriari Ana Delia Romeroren heriotza dela eta

Ana Delia Romero hil berri da Meangueran, El Salvadorren. Henry Ortiz ikastetxeko irakaslea zen (Herriko P.M. Otaño ikastetxearekin senidetua dagoena) eta lotura berezia zuen Euskal Herriarekin. Izan ere, bere ama Meanguerako alkatea izan zen eta lehena izan zen Zizurkil bisitatzen senidetzearen hasierako urteetan. Zizurkilgo Udalak doluminak adierazi nahi dizkie Menaguerako herriari eta Ana Delia Romeroren gertuko eta lagunei. Berak sinesten zuen senidetzearen bidetik jarraituko dugu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.