Azaroaren 12an izango da Zizurkilgo jaiak parekideagoak izateko prozesu parte-hartzaileko 4. eta azken saioa

Lau saioz osatutako prozesua izango da, eta herritar zein elkarte guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera. Ekainaren 18an hasi eta azarora bitarte, Farapi kooperatibak gidatuko du parte-hartze prozesua, jaiak genero-ikuspegitik aztertzea inportantea dela barneratzeko. Jaiek gizarte ordena modu trinko batean erakusten dute, eta ordena hori zilegiztatzeko tresna dira. Edukiak, ekintzak, protagonistak eta, oro har, jaien egitura bera aztertuko dute lau saio horietan. Kooperatibaren esanetan, "jaietan emakumeen parte hartzeko baldintzak hobetzen badira, honek ondorio zuzenak izango ditu herriko parte-hartze orokorrean, baita bizitza sozialean ere". Izan ere, ideia eta baloreen munduarekin lotuta daude jaiak, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin.

Herriko jaietan gertatzen diren genero indarkeriako egoerak ezagutu eta aztertzeaz gainera, indarkeria hori bultza dezaketen elementuez pentsatuko dute prozesuan. Horrekin batera, emakumeen parte-hartzea laguntzen duten elementuak identifikatzen hasiko dira, eta maskulinitate eta feminitate tradizionala erreproduzitzeko existitzen diren elementuak ezagutu eta jaietan beharrezkoak ote diren baloratuko dute parte-hartzaileek.

Emaitza urtea amaitzearekin batera jasoko da. Herritarrak, teknikariak, ordezkariak eta jai batzordeetako eragileak berdintasunaren beharraz formatu eta kontzientziatuko dira bidean, eta, amaieran, jai berdinzaleagoak izateko irizpideak zehaztuko dituzte.

LAU SAIO

Ekainak 18, asteartea

18:30. Jaiak begiratzeko gakoak emango dira eta beste leku batzuetako jaiak aztertuko dira.

Irailak 24, asteartea

18:30. Sentsibilizazioa landuko da eta Zizurkilgo jaien errealitatera hubilduko dira.

Urriak 22, asteartea

18:30. Jaietako irizpide orokorrak identifikatzen saiatuko dira.

Azaroak 12, asteartea

18:30. Sentsibilizazioan sakontzeaz gain, jaiak berdinzaleagoak bihurtzeko irizpideak maila mikrora jaisteko saiakera egingo da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.