Ekainaren 1ean, larunbatean, izango da lehenengo ekintza, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Zizurkilgo Gaztezulon, 9 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta.
Hiri-altzarien estanpazio-tailerra egingo dute. Hiriko hainbat elementu margotu ondoren, oinarri gisa erabiliko dituzte kamisetak eta oihalezko poltsak estanpatzeko.
Baina udako ekintzak ez dira egun horretan amaituko. Hain zuzen, uztaila bete-beteta dator Gaztezulora. Mota guztietako ekintzak izango dituzte aukeran 12-17 urte arteko gaztetxoek hilabete horretan zehar: Kirol Astea, abenturak, erreka eta igerilekua...
Ekainaren 8ra arte izango dute aukera gaztetxoek uztaileko ekintzetan izena emateko. Udal-bulegoetan edo Gaztezulon bertan egin ahal izango dute, izena emateko orria eta gurasoen baimena aurkeztuta.
Programazio osoa eta ekintzen prezioak albisteari erantsitako programazioan kontsultatu ahal izango dituzue.