Otsailaren 22ra arteko epea egongo da ur eta zaborraren hobaria eskatzeko

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du ur eta zaborraren hobaria eskatu ahal izateko.

Hobaria edo murrizketa eskuratu ahal izateko, albiste honi erantsitako eskaera-orria aurkeztu beharko da Zizurkilgo udaletxean edo Elbarrenako udal-bulegoetan, honako dokumentazio honekin batera:

  • Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
  • Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
    • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitera behartua ez dagoenaren ziurtagiria
    • Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren ziurtagiria
  • Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak

Otsailaren 22an amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.