Irailaren 20tik aurrera eman ahal izango da izena Euskaraldian

Zizurkilen kasuan, udal-bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian eman ahal izango da izena. Horrez gain, mahaiak jarriko dira datozen asteetan, herriko zenbait tokitan, jendeak eskura izan dezan izena emateko aukera. Internet bidez izena eman nahi duenak ere izango du horretarako aukera, www.euskaraldia.eus atarian.

Ate-joka dugu Euskaraldia, gero eta gutxiago falta da azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko hamaika eguneko tartea iristeko, eta euskararen alde zer konpromiso hartu nahi dugun gogoeta egiteko garaia da. Ahobizi eta Belarriprest aukerak ditugu esku artean, euskaraz hitz egiteko edo ingurukoei euskaraz egitera gonbidatzeko aukerak. Lasai eta modu erosoan edonorekin euskaraz egiteko aukera izatea esan nahi du horrek, inorekin huts egiteko beldurrik izan gabe, legitimitate osoz eta kontzientziari kasu eginez. Seguru ezusteko atsegin bat baino gehiago izango ditugula bidean.

Eman izena eta animatu ingurukoak ere izena ematera, euskarak dagokion bultzada izan dezan Zizurkilen azaroaren 23tik aurrera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.