Irailaren 25era bitartean eman ahal izango da izena ikastaroetan

Zabalik dago jada Zizurkilgo Udalak 2018-2019 ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan eman daiteke izena, edo, bestela, 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena).

Izena emateko esku-orria bete beharko da, eta ikastaroaren kuota ordaindu, esku-dirutan zein transferentzia bidez.

Bi edo ikastaro gehiagotan izena ematen duen pertsonak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainerakoak.

Talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da, eta izena emateko ordena kontuan izango da, gehieneko kopurua gaindituz gero. Zizurkildarrek izango dute lehentasuna.

Izena emateko epe bakarra irekiko da (irailean). Ikastaroa hasi ondoren ez dira izen-emate berriak onartuko. Ikastaro bakoitzean sortuko den itxaron zerrendako interesatuek izango dute ikastaroetan hasteko aukera, ikastaroan bajak egon badira.

Ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du, urriaren 31 baino lehen.

Ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue HEMEN klik eginda.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.