Argitaratu dira Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunea 2018-2019 ikasturtean arautzeko oinarriak

Batez ere artista gazteen lanen erakusketak sustatzea da Zizurkilgo Kultura Sailaren helburua.

Jasotako proposamenen artean sei aukeratuko ditu Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak.

Hautaketatik kanpo geratuko dira arraza, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik edozein bereizkeria-era sustatzen duten edukiak dituzten proiektu guztiak eta pertsonaren funtsezko eskubideen aurka doazenak.

Erakusketak egiteko eskaera adin nagusiko edozein artistak egin dezake. Bereziki, artista gazteei beraien lana azaltzeko aukera eman nahi zaie.

Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute.

Erakusketa-proiektuak 2018ko irailaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, albiste honi erantsitako oinarrietan dagoen eskaera-orriarekin batera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.