Energia aurrezteko tailerra, ekainaren 5ean, Zizurkilen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, ordubeteko tailerrak izango dira Zizurkilen, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean, ekainaren 5ean, asteartean, 20:15ean.

Tailer horien helburua da herritarrei jarraibideak ematea, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko.

Tailerrak doan izango dira, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan edo 943691012 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 1era bitartean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.