Deialdi publikoa atera da bake epaile izateko

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hutsuneak betetzeko asmoz egin da deialdi publikoa, interesa izan dezaketenek izena eman ahal izateko.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango da.

Interesa dutenek, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, albisteari erantsitako eskaera-orriarekin batera: nortasun-agiriaren fotokopia, errolda-agiria eta curriculum vitae.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.