2008tik hona ia bikoiztu egin da errenta aitorpena euskaraz aurkeztu duten zizurkildarren kopurua

Errenta-aitorpenaren 2017ko kanpaina bete-betean den honetan, kaleratu dituzte errenta aitorpena euskaraz aurkeztu dutenen kopurua. 2008tik 2016ra bitartean egondako bilakaeraren berri zabaldu dute, eta Zizurkilen kasuan, ikusi da aitorpena euskaraz aurkeztu dutenen kopurua ia bikoiztu egin dela zortzi urteko tartean.

Hain zuzen, 2008an aitorpena egiten zutenetatik % 13,12k erabakitzen zuten euskaraz egitea, eta 2016an, berriz, % 25,91ra igo da kopurua, aitorleen laurdenera.

Zizurkilgo Udalak, Villabonako Udalarekin elkarlanean, urtero egiten du kanpaina herritarrak aitorpenak euskaraz egitera animatzeko, eta, datuak ikusirik, argi dago herritarren aldetik erantzun positiboa izaten ari dela. Aurten Euskararen Urtea den honetan, inoiz baino gehiago animatzen zaituztegu bizitzako alor guztietan euskaraz erabiltzera, baita errenta aitorpenean ere. Edozein dela ere aukeratzen duzuen modalitatea, gogoratu hizkuntza hautatzeko aukera duzuela.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.