Elikagaien eta eskolako materialaren bilketa jarri dute abian saharar errefuxiatu kanpamentuetarako

Plazida Otaño liburutegian utzi ahal izango da kanpamentuetara bidali nahi den materiala, otsailaren 2ra bitartean.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak honako produktu hauek eskatu ditu aurten: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzako eta helduentzako pixoihalak.

Horrez gain, elkarteak badu proiektu bat Saharar lurralde askatuetako Midyic izeneko herrian Lehen Hezkuntzako eskola bat eraiki eta mantentzeko. Bertan gaur egun ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskolako materiala jasotzen du: koadernoak, arkatzak, gomak, txorroskiloak...

Hortaz, ekarpena egin nahi duzuen herritar guztiek otsailaren 2ra arte izango duzue aukera Plazida Otaño liburutegian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.