Abian da Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin Lehiaketa

Azaroaren 20ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko, Zizurkilgo udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan.

Aurtengo berrikuntza nagusia da 3 mailatan banatuko direla parte-hartzaileak:

  • 6-8 urtekoak
  • 9-11 urtekoak
  • 17 urtez gorakoak

Izan ere, aurten Booktrailer Lehiaketa antolatu da lehenengo aldiz DBH1 eta 2 eta DBH3 eta 4ko ikasleentzat, eta, hortaz, aurten maila horiek Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketatik kanpo geratu dira.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, albiste honen behealdean kontsulta ditzakezue Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin Lehiaketako oinarriak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.