Boluntarioak behar dira Elikagai Bankuko loteak prestatzeko

Irailaren 14an, ostiralean, elkartuko dira boluntarioak goizeko 9:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, bildutako elikagaiekin loteak prestatzeko.

Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dira horrela. Loteak prestatzen lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943693930.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.