Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Euskara Sailak hamairugarren urtez antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa.
Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek. Adinaren arabera, bost mailatan banatuko dira parte-hartzaileak:
- A maila: 6-8 urtekoena
- B maila: 9-11 urtekoena
- C maila: 12-13 urtekoena
- D maila: 14-16 urtekoena
- E maila: 17 urtetik gorakoena
Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak:
- A maila: orrialde 1
- B maila: 2 orrialde
- C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde
- D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde
- E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde
DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan.
Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.
Sari-banaketa abenduaren 19an izango da, eta sariak ere adinaren araberakoak izango dira:
- A mailako 1. saria: oparia
2. saria: oparia
- B mailako 1. saria: oparia
2. saria: oparia
- C mailako 1. saria: 90 euro
2. saria: oparia
- D mailako 1. saria: 150 euro
2. saria: oparia
- E mailako 1. saria: 450 euro
2. saria: oparia